Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Julio Nuñezek ere bi mila urteko euskara aurkitu du Iruña Veleian.

Iruña Veleian Julio Nuñezek 2. urteko indusketa kanpaina amaituta bere txosten arkeologikoa aurkeztu du Arabako Foru Aldundian eta bertan azaltzen dira ere bi mila urteko ostraka euskaldunak, irudiak eta transkripzioak bukaeran daudelarik. Nature aldizkarira ere igorri ditu eta konfirmatu omen diote laster argitaratuko dizkiotela Julio Nuñezen beste bi txosten salatariekin batera arkeologikoa eta ikonografikoa.

Euskaltzaindiako lehendakaria beste bost urtetan isilik egongo omen da orain arte bezala, euskara zaharra ez zaiolako interesatzen, baina erantzunak berehala etorri dira. Gorrotxategik dio hasieratik (2006) mirariz bermatu zuela euskara zaharra publikoki telebistaren aurrean Eliseo Gil eta Henrike Knorrekin batera. Lakarra txiripaz asko poztu da, Mitxelena eta Knorr asko poztuko zirelako. Almagrok esan du separatista gorrien beste txantxa edo iruzurra besterik ez dela, baina Alicia Canto (nahiz eta zin egin duen Leitzaran ibaitik mendebalera inoiz ez dela euskararik izan bere begiekin ikusi duelako) bota dute Espainiako historiako erret akademiatik.

Epaileak faltsutze salaketak artxibatu ditu eta esan omen du bere bizitzako marroirik haundiena kendu diotela bizkarretik, alegia, gezurrezko salaketekin inozenteak epaitzearena. Arabako Aldun Nagusiari opor fiskalak baino garestiago aterako zaiola eta “prestatzeko ondo fondo erreserbatuak” Izagirre fiskal nagusiak dixit, batez ere “euskarari egin dioten kalteagatik.

Lorena cistiana berehala konturatu omen zen eta horregatik Iruña Veleiako mila irudiak eta txosten guztiak sareratu zituela 2009-1-17an, Bilduk beti defendatu duelako euskara “ez beste batzuk bezala” eta Sortu-ren logoa ostraka bat da. Malentxo Arruabarenak (Eaj) Elexpururen liburuko “Gure aita” zaharrena errezatu du belauniko. Itziar Lamarain kultura diputatua (Pp) Iruña Veleiako Pather Pontifice tituloa eskeini dio Vatikanoko enperadoreari eta urte berriarekin D. Prudentziotan Gasteizera etorriko da kristautasunaren historiako aurreneko gurutze jantziak eta Jesusen jaiotzak ikusi eta Iruña Veleiako aztarnategia bisitatzera papamobilean.

Ga Gari Garitanok Gipuzkoako Aldun nagusiak indusketa berri batzuk zabaldu ditu Arditurriko meategietan demostratzeko Zesar eta Erromako “zibilizazioak” 500 urtetan esklabizatu zituzten milaka euskaldunak zilarra Erromara lapurtzeko (500 mila gutxienez), ostraka euskaldunak idatzi zituztela ere, “giputzak ez direla babazorroak baino gutxiago izan ez gaur ezta duela bi mila urte ere”.

Agustin Azkaratek dio jakina dela garaiko ostraka euskaldunak azaldu direla Iruña Veleia aparte, Heredian (Agurain ondoan)Arkaian, Iruñeko Gaztelu eta Zezen plazan, Estibalitzen,… eta baita Gazteizko Andra Mari katedral zaharrean ere. Azkaratek zuzentzen duen Zain fundazio berriak liburu berri bat prestatzen ari da “Ostraka euskaldunak” orain arte azaldu diren guztiak bilduz (berriak barne) irudi eta transkripzioekin, laster argitaratuko dutela baina Nuñezi ez ziotela protagonismoa kendu nahi.  Magdalena Ezkurra grafologak bere txostena ordaindu den 36 mila euroak xahutu omen ditu eta orain Nobel saria eskatu du zientifikoki demostratu duelako Eliseo Gilek 1.700 urte dituela, ematen ez duen arren. Elkar argitaletxeak Alberto Barandiaranen liburu berria argitaratuko du laster “Iruña Veleiako euskarazko grafitoak orain bai“.

Sos Iruña Veleia herri plataformak aurreratu du udazkenean ospatuko dela nazioarteko biltzarra 20 txosten zientifikoak plazaratzeko, parte hartu nahi dutela mundu guztiko adituek, ez dela guztientzat lekurik izango, baina manifestua sinatu duten 2.132 lagunak gonbidatuta daudela doan. Iruña Veleia aztarnategiko informazio arkeologikoa biltzen duen Ostrakabase zoragarriak mundu guztiko milioi bat bisita izan duela.

Euskal Herriko unibertsitatean Euskara zaharraren katedra berri bat zabaldu du Fatxi Lopez lehendakariak Eliseo Gil izenarekin. Euskal Herriko Historia eta Arkeologiaren Errepublika Akademian izendatu dute Idoia Filloy Iruñako musa. Elexpuru Euskaltzaindian sartu dute Hector Iglesiasekin batera (faltsutze salatariak orekatzeko) eta “XXI. mendeko Humboldt” sari ospetsua eman diote Koenraad Van den Driessche doktoreari euskara zaharraren alde egindako lanagatik.

Markos Zapiain triste dago Iruña Veleian asmatutako bere maitasun historia errealitatetik fikziora plagiatu diotelako,  Bihotz urratua eta  Iruñako Musaren arteko mitoa baino, sexua zuelako maite. Ostraka pozik bi mila urteko ostraka euskaldun gehiago izango dituelako bilduman.

Iruña Veleiako zibilizazioa” da Hasier Etxeberriaren dokumental berriaren izenburua eta Alfontso Martinez Lizarduikoak zuzenduko du, ez dago garbi Gorrotxategi mirariz eta Lakarra txiripaz adituak izango ote diren, BBCk eta EITBk eskubideak erosi dizkiotela eta bideo historikoak baliatuko ditu. Hauek dira Julio Nuñezek bere hondeamakinarekin aurkitu dituen ostraka euskaldun berriak: (jarraitzen du)

zabaldubildudel.icio.us

”Julio Nuñezek ere bi mila urteko euskara aurkitu du Iruña Veleian.” istorioak iruzkin 1 du.

  1. Felix Zubiaga-(r)en iritzia:

    Bejoindegula alajainetan! Ba zen alegrantzia pixka baterako ordua ere. Ezkerrak ondamakinari aske gelditu gara azkenean gizaldiak gure gainean pilatu duten tonelada lurretik. Ezin ziteken bestelaz izan. Hemendik aurrera OSTRAKA barik OSTRA izango da izuetako otsa, OSTRA<OSTERA, etsaia ostikatzeko eupada.

Iruzkin bat idatzi


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios