Hileko artxiboak: abendua 2011

Iruña Veleia: hiru urte lotsagarri. Juan Martin Elexpuru. Berria

Iruña-Veleia: hiru urte lotsagarri. Juan Martin Elexpuru. Berria

Azaroan hiru urte bete dira Arabako Aldundiak Lurmeneko arkeologoak kanporatzea eta auzibidean jartzea erabaki zuenetik, euskal unibertsitate publikoko irakaslez osatuta zegoen Batzorde Laguntzaile Zientifikoa deiturikoak egindako txostenetan oinarrituta.

Iruzur ekonomikoa leporatuz Lurmenen aurka aurkeztutako bi kereilak aspaldi artxibatu ziren, epaitegiak ez baitzuen delitu zantzurik aurkitu, eta hirugarrena, Eliseo Gili eta haren bi laguntzaileri ondarearen aurkako kalteak eta faltsifikazioa egotzi nahi diona, hasieran bezalaxe dago, epaileak ez du inolako akusaziorik gauzatu euren aurka. (Artikulu osoa)

Juan Martin Elexpururen bloga

Iruña Veleia: tres años de vergüenza. Juan Martin Elexpuru. Sos Iruña Veleia.

Euskara bi mila urte

Non dago Iruña Veleia? Heredia (Agurain ondoan)Arkaia? Iruñeko Gaztelu plaza? Estibalitz? Arditurri? Eta Leitzaran ibaia?

Bi mila urteko euskara:
Euskara bi mila urte

Eke.org

Luis Nuñez-ek Antzinako euskaraz” idatzi zuen eta Lakarraren txostenaren arabera ostraka euskaldunak faltsutu dituztenek “ez dakite euskaraz baina Luis Nuñezen “Antzinako euskaraz” irakurri zuten…


Tovar

El euskera arcaico. Luis Nuñez. Antonio Tovar-en mapa.

Julio Nuñezek ere bi mila urteko euskara aurkitu du Iruña Veleian.

Iruña Veleian Julio Nuñezek 2. urteko indusketa kanpaina amaituta bere txosten arkeologikoa aurkeztu du Arabako Foru Aldundian eta bertan azaltzen dira ere bi mila urteko ostraka euskaldunak, irudiak eta transkripzioak bukaeran daudelarik. Nature aldizkarira ere igorri ditu eta konfirmatu omen diote laster argitaratuko dizkiotela Julio Nuñezen beste bi txosten salatariekin batera arkeologikoa eta ikonografikoa.

Euskaltzaindiako lehendakaria beste bost urtetan isilik egongo omen da orain arte bezala, euskara zaharra ez zaiolako interesatzen, baina erantzunak berehala etorri dira. Gorrotxategik dio hasieratik (2006) mirariz bermatu zuela euskara zaharra publikoki telebistaren aurrean Eliseo Gil eta Henrike Knorrekin batera. Lakarra txiripaz asko poztu da, Mitxelena eta Knorr asko poztuko zirelako. Almagrok esan du separatista gorrien beste txantxa edo iruzurra besterik ez dela, baina Alicia Canto (nahiz eta zin egin duen Leitzaran ibaitik mendebalera inoiz ez dela euskararik izan bere begiekin ikusi duelako) bota dute Espainiako historiako erret akademiatik.

Epaileak faltsutze salaketak artxibatu ditu eta esan omen du bere bizitzako marroirik haundiena kendu diotela bizkarretik, alegia, gezurrezko salaketekin inozenteak epaitzearena. Arabako Aldun Nagusiari opor fiskalak baino garestiago aterako zaiola eta “prestatzeko ondo fondo erreserbatuak” Izagirre fiskal nagusiak dixit, batez ere “euskarari egin dioten kalteagatik.

Lorena cistiana berehala konturatu omen zen eta horregatik Iruña Veleiako mila irudiak eta txosten guztiak sareratu zituela 2009-1-17an, Bilduk beti defendatu duelako euskara “ez beste batzuk bezala” eta Sortu-ren logoa ostraka bat da. Malentxo Arruabarenak (Eaj) Elexpururen liburuko “Gure aita” zaharrena errezatu du belauniko. Itziar Lamarain kultura diputatua (Pp) Iruña Veleiako Pather Pontifice tituloa eskeini dio Vatikanoko enperadoreari eta urte berriarekin D. Prudentziotan Gasteizera etorriko da kristautasunaren historiako aurreneko gurutze jantziak eta Jesusen jaiotzak ikusi eta Iruña Veleiako aztarnategia bisitatzera papamobilean.

Ga Gari Garitanok Gipuzkoako Aldun nagusiak indusketa berri batzuk zabaldu ditu Arditurriko meategietan demostratzeko Zesar eta Erromako “zibilizazioak” 500 urtetan esklabizatu zituzten milaka euskaldunak zilarra Erromara lapurtzeko (500 mila gutxienez), ostraka euskaldunak idatzi zituztela ere, “giputzak ez direla babazorroak baino gutxiago izan ez gaur ezta duela bi mila urte ere”.

Agustin Azkaratek dio jakina dela garaiko ostraka euskaldunak azaldu direla Iruña Veleia aparte, Heredian (Agurain ondoan)Arkaian, Iruñeko Gaztelu eta Zezen plazan, Estibalitzen,… eta baita Gazteizko Andra Mari katedral zaharrean ere. Azkaratek zuzentzen duen Zain fundazio berriak liburu berri bat prestatzen ari da “Ostraka euskaldunak” orain arte azaldu diren guztiak bilduz (berriak barne) irudi eta transkripzioekin, laster argitaratuko dutela baina Nuñezi ez ziotela protagonismoa kendu nahi.  Magdalena Ezkurra grafologak bere txostena ordaindu den 36 mila euroak xahutu omen ditu eta orain Nobel saria eskatu du zientifikoki demostratu duelako Eliseo Gilek 1.700 urte dituela, ematen ez duen arren. Elkar argitaletxeak Alberto Barandiaranen liburu berria argitaratuko du laster “Iruña Veleiako euskarazko grafitoak orain bai“.

Sos Iruña Veleia herri plataformak aurreratu du udazkenean ospatuko dela nazioarteko biltzarra 20 txosten zientifikoak plazaratzeko, parte hartu nahi dutela mundu guztiko adituek, ez dela guztientzat lekurik izango, baina manifestua sinatu duten 2.132 lagunak gonbidatuta daudela doan. Iruña Veleia aztarnategiko informazio arkeologikoa biltzen duen Ostrakabase zoragarriak mundu guztiko milioi bat bisita izan duela.

Euskal Herriko unibertsitatean Euskara zaharraren katedra berri bat zabaldu du Fatxi Lopez lehendakariak Eliseo Gil izenarekin. Euskal Herriko Historia eta Arkeologiaren Errepublika Akademian izendatu dute Idoia Filloy Iruñako musa. Elexpuru Euskaltzaindian sartu dute Hector Iglesiasekin batera (faltsutze salatariak orekatzeko) eta “XXI. mendeko Humboldt” sari ospetsua eman diote Koenraad Van den Driessche doktoreari euskara zaharraren alde egindako lanagatik.

Markos Zapiain triste dago Iruña Veleian asmatutako bere maitasun historia errealitatetik fikziora plagiatu diotelako,  Bihotz urratua eta  Iruñako Musaren arteko mitoa baino, sexua zuelako maite. Ostraka pozik bi mila urteko ostraka euskaldun gehiago izango dituelako bilduman.

Iruña Veleiako zibilizazioa” da Hasier Etxeberriaren dokumental berriaren izenburua eta Alfontso Martinez Lizarduikoak zuzenduko du, ez dago garbi Gorrotxategi mirariz eta Lakarra txiripaz adituak izango ote diren, BBCk eta EITBk eskubideak erosi dizkiotela eta bideo historikoak baliatuko ditu. Hauek dira Julio Nuñezek bere hondeamakinarekin aurkitu dituen ostraka euskaldun berriak: (jarraitzen du)

2011 urteko pertsonaia Idoia Filloy Iruñako musa

Iruña Veleian hiru urte faltsutze salaketa larriak egin zituztela, baina (15 urteko lanaren ondoren) euskara zaharra aurkitu zuen arkeologa Idoia Filloy (Eliseo Gilekin batera) eta txosten arkeologiko guztiak sinatzen dituena, gezurra badirudi ere ez dago inon salatua, nahiz eta lana eta ohore publikoa kendu zizkioten AFAn 2008-11-19an hedabide guztien aurrean gezurrekin. Hiru urteko injustizia gupidagabea pairatuta Iruñako Musa da aurtengo pertsonaia:
Iruña Veleia musa

Iruña Veleiako musa mitikoa

Idoia Filloy 2011

Iruñako musarekin batera bere sekito fidela Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche:

Elexpuru Ven den Driessche

Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche 2011-11-19an.

Iaz Julio Nuñez izen zen izendatua eta “oso zaila” zuten bere hondeamakinari irabaztea.  Ea datorren urtean justizia egiten den eta Eliseo Gil den 2012 urte berriko pertsonaia. Zorionak eta urte berri on.

Olentzero opariak

Olentzeroren opariak:

1.- Ostrakabase. Sos Iruña Veleia

2.- Ostraketako euskal testuak. Juan Martin Elexpuru.

Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpuru. (liburua sarean)

3.- Grafiti en euskera. Idoia Filloy / Eliseo Gil

4.- Les inscriptions de Veleia-Iruña. Hector Iglesias.

Les inscriptions de Veleia-Iruña (2009)

5.- 16 txosten zientifiko. Sos Iruña Veleia.

6.- Ostraka euskaldunen inbentarioa Gorrotxategiren 3. eranskina.

Iruña-veleiako euskarazko grafitoak

Juan Martin Elexpururen liburu historikoa duela urtebete argitaratu zen eta sarean jarri zuen:

Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpuru. (liburua sarean)

Sos Iruña Veleia herri plataforma

Olentzero Veleia gorri non harrapatu duk arrai hori?

Olentzero begi gorri, non harrapatu duk arrai hori? => Non lapurtu duk okela hori? Olentzero falta zitzaigun Iruñan eta hara non azaldu den Patziku Perurenaren eskutik:

Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian

Olentzero begi gorri, non harrapatu duk arrai hori?

“Baina zer klasetakoa ote da zorioneko «arrai» hori? Bixigua edo legatza? Txitxarroa edo berdela? Oilarra edo zapoa?… «Hi bai zapoa! Hori duk gibel-arraiak esaten dena, edo buru-arraiak, edo… arrai klase hori biñipiñ».

Iruña Veleian duela 1.700 urte kasualitatez “araina arrapa” => haragia lapurtu agian?

Patziku Perurenak ez dut uste jakingo duenik:

16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa araina arrapa

Orantza aroko txermoniak. Patziku Perurena Berrian. Eskerrik asko.

Olentzeroren tankerako kanta bat ote? Grekeratik itzulitako kanta? Bertsoa?

16365a 2006-6-28 neu laiki / (ῆλlos) na, / XI urte tu / Veleian / gori bisi ta, / esta

16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa

IIVSKAL PRIISOAK ASKATV 1700 urteko ostraka

Hondeamakinarekin Julio Nuñezek aurkitu duen ostraka argitaratu berria:

Euskal presoak askatu

Duela 2.700 urte Ampurieseko grekoekin ῆλlos esaten ikasi genuen, Zesar-en aurka borrokatzen asko garbitu zituzten, batzuk espetxeratu  eta / XI urte tu / espetxe gori bisi ta / esta espetxe polita / baina bizi  na / idatzirik utzi zuten ostraketan duela 1.700 urte. Orain ostraka berri bat argitaratu dute: euskal presoak askatu. Borroka luzea Pirinioko azken larru gorriena. Godoak, musulmanak, Vatikanoko enperadore genozidak, eskumikuak eta konkistak, erresumak, estatuak, gudak, españoladak eta gabatxadak… belaunaldiz, belaunaldi inkisizioa, tortura, lapurketa…eta borroka, beti euskal presoak konkistatzaileen sakabanaketa eremuetan. Ez dakit nola baina, oraindik bizirik gaude, agian mirariz edo txiripaz, helduko da garai gorria. Olentzerorekin batera, hator, hator, neska mutil etxera.

Euskal presoak askatu

Jesusen jaiotzak 1.700 urte Iruña Veleian

1.700 urteko jaiotzak
13376 jaiotza

13376 jaiotza

13376 jaiotza

13376 Jesusen jaiotza Iruña Veleian 1.700 urte.

13376 “Jesusen bizitza” ostrakan dago margotua munduko Jesusen jaiotza zaharrena 1.700 bat urte ditu. Ez nintzen konturatu Arabako Foru Aldundi “antikristauak eta sakrilegoak” 13376 ostraka hankez gora argitaratu zuelako (aditu batzordekoak ez ziren konturatu), baina Luis Silgo arkeologian doktoreak konturatu eta argitaratu zuen bere txostenean hemen Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):

13376 Jesusen bizitza

Izarra, Ioshe, Iesus eta Mirian.

Munduko IIISUS-en jaiotza zaharrena. (IIISHV)

13376 jaiotza 2

13376 Jesusen bizitza (AFA).

13376 Jesusen bizitza (Sos).

13376 ostraka hankez gora (AFAk argitaratu zuen bezala)
13376

Luis Silgok dio ( Gasteiz 2010-3-25) Jesusen bizitza marraztuta dagoela ostraka honetan, jaiotza, azken afaria, kalbarioa…

http://www.sos-irunaveleia.org/ostracabase:13350 (beste jaiotza bat?)

13350

13350 Beste jaiotza bat?

13353 www.sos-irunaveleia.org (Beste jaiotza bat)

13353

13353 Beste jaiotza bat

13383 2005-5-4 Ieshu / Yavhe / “fili” (beste jaiotza bat garbitu gabe? )

Luis Silgo arkeologian doktoreak Gasteizen 2010-3-25ean eman zuen hitzaldiaren bideoa (3’45″ aurrera):

SORTU logoa: jaiotza eta izarra.

Blog guda Iruña Veleian

Webgune eta blog guda ere izan eta izango da Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzeko:

www.veleia.com

alava.net/publicar/Veleia/

goiena.net/blogak/elexpuru/

Ikerketak.com Hector Iglesias

Les inscriptions de Veleia-Iruña (2009) Hector Iglesias

www.sos-irunaveleia.org/

Ostrakabase. Sos Iruña Veleia

angul0scuro.blogspot.com/

Maju : forwhattheywereweare.blogspot.com/

iruina.blogspot.com/

irunadeoca.eu/trespuentes/demandan-a-la-diputada-para-que-analice-las-piezas-de-iruna-veleia/

euskararenjatorria.net/

www.blogari.net/iruinaoka

berriketan.info/groups/iruna-veleia/

www.delicious.com/tag/recent/veleia

twitter.com/#!/search/realtime/veleia

ostraka.mundua.com/