Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Magdalena Ezcurra grafologoak demostratu omen du Eliseo Gilek 1.700 urte dituela

Magdalena Ezcurra grafologoak sinatzen omen du bigarren txosten grafologikoa, 36.000 euro kosta dena.  Oraindik ez dute argitaratu grafologia txosten ospetsua, nahiz eta egunkarietako azaletan eman duten salaketen berri. Azken urtean  El Correo español 2009-11-21,  Berria 2010-1-30, TA 2010-2, Veleia afera liburua Alberto Barandiaran,  Sustatu 2010-12-16 argitaratu duten informazioaren arabera, bera omen da grafologikoki demostratu duena Eliseo Gilek eta berarekin batera komunean idatzi zutenek 1.700 urte dituztela. Aurkikuntza zoragarria historiara zalantzarik gabe pasako dena. Orain bakarrik falta da epaile bat ebazpena idazteko. Disparateen zerrendarako. Eliseo Gil arkeologoa 1.700 urte izanagatik ondo aurkitzen da. Laster hasiko omen dira ikerketak Iruña Veleiako komun ospetsuan idatzi zutenen artean 1.700 urteko gaztetasunaren edabe magikoa sintetizatzeko eta saltzeko, negozio ikaragarria izango omen da eta inbertsio txikia 36.000 euro bakarrik grafologoari esker.

Grafologo anonimoak

Iruña Veleiako salaketa faltsuen degradazioa ikusteko zer hobeto baino grafologoen eta komunen asmatutako gezurrak, azken urtean ia leku guztietan argitaratu dute. Grafologo anonimo batzuk “zientifikoki” demostratu omen dute Eliseo Gilek 1.700 urte dituela eta lotsarik gabe argitaratzen dute:

Eliseo Gil 2009-11-24 Berria

Eliseo Gil 2009-11-24 Gara

gara 2009-11-23 Gil

Eliseo Gil arkeologoa erdian, 1.700 urteko bihotz urratua.

1.- El Correo español 2009-11-21

2.- Berria 2010-1-30

3.- TA 2010-2

4.- Veleia afera liburua. Alberto Barandiaran

5:- Sustatu 2010-12-16

Roslyn M. Frank: sobre peritajes grafológicos.

Eliseo Gilek 1.700 urte ditu (grafologo anonimoen arabera) eta gazte dago.

zabaldubildudel.icio.us

”Magdalena Ezcurra grafologoak demostratu omen du Eliseo Gilek 1.700 urte dituela” istorioak 3 iruzkin ditu.

  1. Ostraka euskalduna » Blog Archive » Julio Nuñezek ere bi mila urteko euskara aurkitu du Iruña Veleian.-(r)en iritzia:

    [...] transkripzioekin, laster argitaratuko dutela baina Nuñezi ez ziotela protagonismoa kendu nahi.  Magdalena Ezkurra grafologak bere txostena kosta den 36 mila euroak xahutu omen ditu eta orain Nobel saria eskatu du [...]

  2. Ostraka euskalduna » Blog Archive » Ertzaintza ez da gai ostrakak analizatzeko. DNA-(r)en iritzia:

    [...] arcaico. Luis Nuñez)… eta hainbat pista gehiago. Zergatik ez diote Lakarrari galdetzen? Magdalena Ezkurra grafologak 36 mila euro jaso ostean frogatu omen du zientifikoki Eliseo Gilek 1.700 urte dituela; [...]

  3. Ostraka euskalduna » Blog Archive » Ertzaintzan ez omen dago grafologorik. DV-(r)en iritzia:

    [...] Magdalena Ezkurra 36 mila euroko txosten grafologikoa.  zabaldubildudel.icio.us [...]

Iruzkin bat idatzi


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios