2010 Ekaina hilabeteko artxiboa
Jaurlaritzak 30.000 euro bakarrik emango ditu aurten plan berrirako. Elexpuru
Ekaina 15, 2010 | Egilea: Ostraka euskaldunaLa última de Txema García Crespo. Eliseo Gil.
Ekaina 15, 2010 | Egilea: Ostraka euskaldunaEgoera surrealista Idoia Filloy eta Julio Nuñez
Ekaina 14, 2010 | Egilea: Ostraka euskaldunaIruña Veleian egoera surrealista gertatzen ari da Idoia Filloy arkeologoa 15 urtetan indusketak egiten eta aurkikuntza ikaragarriak egin ostean (Ostrakabase), difamatua, kaleratua, lanik gabe eta indusketak egiteko baimenik gabe. Eta inolako salaketarik gabe epaitegietan.
Bitartean faltsutze salatari bat Julio Nuñez, bi txosten sinatzen ditu faltsutzat salatzen Idoia Filloy arkeologoaren aurkikuntzak (arkeologikoa eta ikonografikoa), Iruña-Veleiako hamar urtetako plan berriaren egilea eta zuzendaria.
Epaitegietan ez badaude, non daude Julio Nuñezen faltsutze salaketa larrien frogak?
Zergatik sinistu dituzte frogatu gabeko faltsutze salaketa larriak?
Nola liteke salatari bat izatea Iruña-Veleiako zuzendari berria eta aurkikuntzak egin dituen arkeologo bat ez egotea ezta salatua ere inongo epaitegitan?
Egoera kafkianoa.
Idoia Filloy euskara zaharra aurkitu duen arkeologoa eta salaketarik gabe
Ekaina 13, 2010 | Egilea: Ostraka euskaldunaIruña Veleiako ikertzaileen aurka kereila bakarra gelditzen da Arabako Foru Aldundiaren Kultura sailburuarena eta hiru persona salatzen ditu Gil, Escribano eta Cerdan.
Idoia Filloy Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuen arkeologoaren egoera sinestezina da, inolako salaketarik ez dago bere aurka, behin betiko artxibatu baitira bere aurka zeudenak “frogarik ez dutelako”, baina izugarrizko kalteak jasan ditu, lana, ohorea, indusketak egiteko baimena…
Idoia Filloyk Gilekin batera sinatzen ditu txosten zientifikoak:
1.- Iruña-Veleiako txosten arkeologikoa (2008-1-16)
3.- Euskal ostraka. Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak.
4.- Beste txosten batzuk:
http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/53_adjunto1.pdf (1/5)
http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/54_adjunto1.pdf (2/5)
http://veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/55_adjunto1.pdf (3/5)
http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/61_adjunto1.pdf (5/5)
Gainera webgunetan parte hartu du Veleia.com, Sos-Iruña-Veleia eta Ostrakabase adibidez.
Idoia Filloy euskara zaharra aurkitu zuen arkeologoak (Eliseo Gilekin batera) lan izugarria egin du eta inolako salaketarik ez dago epaitegietan bere aurka. Zorionak.

Idoia Filloy arkeologoa.
Luis Mari Mujika, Juan Martin Elexpuru, Koenraad Van den Driessche, Idoia Filloy eta Gillermo Etxeberria 2010-5-26an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Idoia Filloy arkeologoak eman zuen hitzaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2010-5-26an, Euskal Herriko Unibertsitateak, Euskal Herriko Adiskideen Elkartea eta EGANekin batera antolatuta, bideoak sarean:
Euskotren kereila artxibatua betiko
Ekaina 11, 2010 | Egilea: Ostraka euskaldunaEuskotren enpresa publikoaren kereila artxibatu dute behin betiko. Eusko Trenbide Sarearen kereila bikia ere artxibatu zuten bezelaxe. Salaketa merkeak arkeologoen aurka. Zorionak.
Bihar ekainak 8 asteartea hitzaldia Gasteizen
Ekaina 7, 2010 | Egilea: Ostraka euskaldunaHitzaldia: “Iruña-Veleiako ezohiko aurkikuntzak eta analisis fisiko-kimikoen beharra”
Hizlariak: Idoia Filloy, Koenraad van den Driessche, Juan Martin Elexpuru
Lekua eta ordua: Hikateneo (Pintoreria kalea, Gasteiz), ekainak 8, asteartea, 19:30
Antolatzailea: Sos Iruña Veleia Plataforma
Ebazpen historikoa
Ekaina 6, 2010 | Egilea: Ostraka euskaldunaEz dut irakurri ebazpena atzo egunkarietan zabaldu zutena Berria eta Gara baina merezi du hitz batzuk. Iruña-Veleian indusketak egiteko baimena kendu zieten Gil eta Filloy arkeologoei 2008-11-19an, Felix Lopezen txostenaren arabera eta epaitegian legezkoa dela esan omen dute betiko.
Badakigu data honetan 2008-11-19an, bakarrik Gorrotxategiren salaketen txostenak sarrera data zuela Arabako Aldundian 2008-6-24an, gainontzeko txostenak beranduago aurkeztu baitzituzten.
Beraz Gorrotxategiren txostenean oinarrituta bakarrik kendu diete Iruña-Veleiako eskubideak arkeologoei eta ez da ardura makala.
Jakina da Gorrotxategiren txostena nahiz eta 70 bat ostraka faltsutzat salatu, ez zutela batzordean ikertu bost hilabetetan ekainetik azarora bitartean. Ostean 17 txosten zientifiko argitaratu dituzte esanez Gorrotxategiren txostena ez dela zuzena, eta analitikak eta indusketa kontrolatuak egin behar direla arazoa argitzeko.
Gorrotxategik berak esan zuen Gasteizen publikoki 2010-3-25ean “etor daitezela Iruña-Veleiara munduko arkeometra onenak ikertzera grafitoak…” (7. bideoa)
Baina 2008-6-24tik laster bi urte, inork ez ditu ikertu Gorrotxategiren (eta gainontzekoen) salaketa larriak.
Orain epaileek Gorrotxategiren txostenean bakarrik oinarrituta ebazten dute indusketak egiteko eskubidea kentzea arkeologoei 15 urte ondoren legala dela.
Patetikoa da ikustea Kultura Diputatua, unibertsitateko irakasleak, salatariak… defendatzen salaketa larriak frogatzeko ez direla analitikak eta indusketa kontrolatuak egin behar… maila zientifikoa erakusteko test ezin hobea.
Egunen batetan analitikak eta indusketa kontrolatuak egingo dira eta agian demostratu da txostena okerra dela hainbatek esaten duen bezala, Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan, Txillardegi… besteen artean.
Ebazpen historikoa zeren epaile batek “arrazoi legala” eman dio Gorrotxategiren txostenari eta epaileak Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan eta Txillardegik baino gehiago al daki?
Inolako frogarik gabe.
Argi da legea eta justizia diferenteak direla.

