Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

2010 Urtarrila hilabeteko artxiboa

Filologoak eta grafologoak arkeologoen aurka

Urtarrila 31, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

Errepikatzen ari da 2008ko ekainean Iruña-Veleiako batzordean suertatu zen egoera bera, Gorrotxategik bere txostenari Arabako Foru Aldundian sarrera eman zionean 2008-6-24ean, 35 ostraka euskaldunak faltsutzat salatuz (beste hainbeste latinak). Kultura diputatuak faltsutze salaketa larriak ikertu beharrean, oso erraza zen, faltsutzat salatutako ostraka euskaldun erdia 32 zundaketan azaldu baitzen, ez zuen ezer ikertu eta 2008ko azaroaren 19an arkeologoak kiskali zituen Arabako Biltzar Nagusietan, hedabide guztien aurrean Cervantes eta pegamentuarekin.

Orain kultura diputatua gauza bera egiten ari da, grafologoek salatzen omen dituzte 32. zundaketan azaldutako ostraka batzuk (15921, 15923, 15925, 16363, 16364, 16365, argazkiak), eta zundaketa zabaldu beharrean,  grafologoen iritziak eta salaketa larri berriak konprobatzeko, aurkeztu nahi dituzte frogak izango balira bezala. Salaketa larri berriak frogen ordez. Lehen ere 350 bat ostraka faltsutzat salatuta daude (inolako frogarik gabe) eta frogak behar dira, ez salaketa gehiago.

Bigarren aldia da, filologoen eta grafologoen iritziak, arkeologoen aurka, iritziak frogak balira bezala. Laster astrologoen iritziak?

14 txosten zientifiko daude bermatzen Iruña-Veleiako grafitoak.

Sos-Iruña-Veleiak 1.760 sinadura analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko.

Egunen batetan egin beharko dira froga fisikoak 350 faltsutze salaketa larriak ikertzeko, edo 32 zundaketa zabaldu lekukoekin, salaketa faltsuak egitea delitua baita.

Z Rene Cagnat 1890

Urtarrila 30, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

Z latina (

Cours d’épigraphie latine (1890) – René Cagnat

Publisher: E. Thorin
Year: 1890
Possible copyright status: NOT_IN_COPYRIGHT (Angulo oscuro)

Z Cagnat

13364 2005-4-4 geure “ata” Zutan / Reinu “Iesus” ta / egin badi ZUR

13364

Faltsutzat salatua Z-gatik, agian Rene Cagnat-entzat en zen faltsua izango 1890ean.

Grafologoek diote 2004an komuna idatzi zutenek 1.700 urte dituztela. Berria

Urtarrila 30, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

Berria.info

Arkeologoek bermatzen dituzte ostrakak eta idazkunak. Filologo batzuk faltsutzat salatu dituzte eta beste batzuk diote salaketak ez dutela funtsarik, bi epaileek bezala. Orain kultura diputatuaren grafologoek omen diote, 2004ean komuna idatzi zutenek, ostraka batzuk ere idatzi omen zituztela orain dela 1.700 urte, alegia, bizirik daudela 1.700 bat urterekin. Grafologoek asmatu duten “misterio” berria. Filologoak eta grafologoak frogatu gabeko salaketak egiten. Norbaitek ikertuko al ditu salaketa berriak? Adibidez Sos-Iruña-Veleia plataformak eskatzen duen bezala analisiak (froga fisikoak) eta indusketa kontrolatuak eginez ? Adibidez 32 zundaketan non azaldu ziren Gorrotxategik eta Lakarrak salatzen dituzten ostraka euskaldunen erdia?

13368a,

13368b

13368b

13371, 15910, 13397, 13380, 13393, 15921, 15923, 15925, 16363, 16364, 16365 (argazkiak)

13368a Grafologoek diote ostraka hau idatzi zuenak (edo zutenek) duela 1.700 urte arkeologoen arabera, idatzi zuela ere Iruña-Veleiako komunean duela bost urte, alegia, 1.700 urte dituela eta “gazte” dagoela.

Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla defendatzen duten txosten zientifikoak

Urtarrila 29, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

Iruña-Veleia taldea Zutagu.net

Zutagu.net sare soziala

Urtarrila 29, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

Zutagu.net sare sozial berria euskaraz, software askea, blogak, profilak, artxiboak, taldeak, foroak, loturak, wikiak… eta doan.

Iruña-Veleia taldea,

Iruña-Veleia taldearen blog berria

Iruña-Veleia taldearen foroa

Iruña-Veleia taldearen wikia.

Ikasteko aurrerapen teknologikoak, publikoak dira, edonork parte har dezake baina izena (ezizena) eta pasahitza behar dira. Animatu.

Arazo teknikoak serbidorean

Urtarrila 29, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

Ez dakit zer gertatu den baina serbidoreak arazo teknikoak izan ditu, zorionez konpondu dituzte mundua.com, barka eragozpenak.

14 txosten zientifiko grafitoen alde

Urtarrila 26, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

14 txosten zientifiko grafitoen egiazkoaren alde.

Izen ospetsuak Edward Cecil Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Carmen Fernandez Ochoa, Angel Morcillo, Emilio Illarregi, Ulrike Fritz, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche, Joaquin Baxarías, Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Mikel Albisu, Luis Silgo… eta etorriko direnak.

1760 sinadura analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko Sos-Iruña-Veleia

Iruña-Veleiako arkeologi baloraketa. Dr. Edward Cecil Harris, Bermudako Itsas Museoko zuzendaria

Urtarrila 26, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

Iruña-Veleiako indusketak goi mailakoak izan direla Harris Matrix arkeologi metodoa asmatu zuenarentzat. Ez dute antzekorik esaten Agustin Azkaratek, Julio Nuñezek, Juan Antonio Quiros-ek eta Belen Bengoetxeak... eta batzordeko txosten arkeologikoa sinatzen dutenek.

Veleia.com 70

Edward Cecil Harris

Iruña-­Veleia Archaeological Assessment. Dr. Edward Cecil Harris, Executive Director, Bermuda Maritime Museum.

Examination of Iruña­Veleia stratigraphic data, as expressed in the Reports. Excavation Method: From the photographs of the excavations, it seems clear that the archaeological excavation was carried out to the highest standards. This finds expression in the quality of the photographs and the considerable cleanliness of the site, as recorded in the hotographs. It may be presumed that the site was excavated by the stratigraphic method, rather than the older arbitrary system, for the surfaces shown in the photographs would not be obtained by that latter method. It is almost axiomatic that a cleanly conducted excavation is a good one. Dr. Edward Cecil Harris, MBE, JP, FSA, Executive Director, Bermuda Maritime Museum.

The Kafkian case of the archaeology of Iruña-Veleia. Leherensuge

Urtarrila 24, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

Leherensuge

Eusko Trenbibe Sarearen kereila artxibatzea. Gara

Urtarrila 23, 2010 | Egilea: Ostraka euskalduna

Gara.net


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios