2009 Abendua hilabeteko artxiboa
Egunkaria libre epaiketa zuzenean 2. eguna
Abendua 16, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaEpaiketaren bigarren eguna:
¿Eliseo burlado? Joseba Abaitua
Abendua 15, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaIruña-Veleiako euskarazko grafitoak, liburuaren aurkezpena. Elexpuru
Abendua 15, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunahttp://goiena.net/blogak/elexpuru/iruna-veleiako-euskarazko-grafitoak-liburuaren-aurkezpena
Datorren ostiralean, abenduak 18, 19:30etan, aurkeztuko da Juan Martin Elexpururen liburu berria Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak, Gasteizko Arriaga liburu-dendan (San Prudentzio 7). Ekitaldia irekia izango da publikoarentzat. Arabera argitaletxeak atera du liburua, Durangoko Azokan irten zen lehendabizikoz merkatura, salmenta onekin. Koloretako ia ehun argazkiren laguntzaz, auziaren alderdi ezberdinak jorratzen ditu 168 orrialdeetan zehar. Euskarazko grafitoetan sakontzen du bereziki. Liburuaren prezioa: 18 euro.
Egunkaria libre epaiketa zuzenean Twitter-en
Abendua 15, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaSOS Egunkaria. Oarsoaldeko Hitza
Abendua 15, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaEgunkaria libre bihar hasiko da epaiketa
Abendua 14, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunahttp://www.egunkaria.info/international/

Bi mila urte euskaraz idazten. Ostraka euskaldunak.
Iruña-Veleia ez da arazo zientifikoa inoiz izan
Abendua 14, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaIruña-Veleiako Batzordea eratuta zegoen bitartean eta Henrike Knorr hil ostean, Gorrotxategik bere txostenari sarrera ematen dio Arabako Foru Aldundian 2008-6-24ean (sekretu pean Gorrotxategi txostena); bertan 70 bat ostraka faltsutzat salatzen du 35 bat euskaldunak. Faltsutzat salatutako ostraketatik ia erdia zundaketa bakar batetik ateratakoak zen 32. zundaketatik alegia. Batzordearen bete beharra zen salaketak ikertzea eta erraza ematen du 32. zundaketa (4 M2) zabaltzea Eliseo Gilek eta Perring-ek besteen artean eskatu zuten bezala. Batzordeak bost hilabetetan ez zuen ikerketarik egin ekainetik azarora bitartean eta batzordeko batzuk Felix Lopezen txostenean oinarrituta “faltsutzat” salatu zuen Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an hedabide guztien aurrean Cervantes eta pegamentuarekin.
Arkeologoek zioten 32. zundaketa metro eta erdiko sakoneran duela ia bi mila urteko geruza aberatsa topatu zutela eta litekeena dela ostraka euskaldun gehiago azaltzea. Urte honetan jende gehiago azaldu da Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuz 13+ txosten zientifiko eta “iritziak iritzi” aditu gehienek diote indusketa kontrolatuak direla ustezko “arazo zientifikoaren” irtenbide bat, Sos-Iruña-Veleiak dioen bezala. Inoiz gertatu behar ez zen “arazo zientifikoa” borondatea izan balute faltsutze salaketa larriak ikertzeko. Zabaldu 32. zundaketa.
Maialen Lujanbio sua bertsotan
Abendua 13, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
Maialen Lujanbio txapeldun berria sua bertsotan. Sua (13395) hitza Iruña-Veleiako ostraketan azaltzen da
Maialen eta Amets buruz buru gaia Sua (Gara.net)
HITZA sua
Hura asmakizuna
homo habilisena
bazun intentzioa
bazuen sena
bi harrik elkar jota
txispa bat aurrena
asmakizun haundina
mendetan barrena
sua da problema
zenbait basorena
edo jaki dena
berotzen duena
eta bi begiradek
sortzen dutena. Maialen Lujanbio.




