2009 Urria hilabeteko artxiboa
13 txosten aurkeztu dituzte Gasteizen
Urria 30, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaPrentsaurrea Gasteizen Eliseo Gil, Idoia Filloy, Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche, 13 txosten aurkeztu dituzte grafitien egiazkoaren aldekoak berriena, Hector Iglesias filologoarena. Aurkako frogarik ez dagoela eta batzordekoen iritzien aurka beste hainbat adituen iritziak daudela. Sos-Veleiak eskatzen duen bezala bada garaia eztabaida zientifikoa hasteko eta frogetara pasatzeko, analisi berriak eta kontrolatutako indusketak edo zundaketak.
Txostenak:
1.- Edward Cecil Harris Dr., arkeologoa, Bermuda Maritime Museum-eko Zuzendaria. Valoración arqueológica de Iruña-Veleia. Txosten honek garrantzi berezia du Harrisen arkeologia metodo ospetsua delako arkeologia modernoaren eredu arkeologikoa. Aztarnategian egindako aplikazioa guztiz zuzena izan dela azpimarratzen du.
2- Antonio Rodríguez Colmenero Dr; Arkeologoa eta epigrafista, Antzinateko Historiako Katedratikoa Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Iruña-Veleia. Sobre algunos grafitos singulares aparecidos en las excavaciones arqueológicas de la ciudad romana. Un parecer. Izen handiko ikertzailea, epigrafia aldetik aztertu ditu piezak eta ontzat jo ditu.
3- Ulrike Fritz Dr.; hizkuntzalaria eta egiptologoa, Tübingen-go Unibertsitatea (Alemania). Informe sobre los ostraka con jeroglíficos egipcios y nombres egipcios escritos en latín de Iuña-Veleia. Egiptologian prestigio handiko taldea duen unibertsitateko irakasle honek hieroglifikoak eta izen (Nefertiti, Ramses, Hermopolis…) egiptoarrak aztertu ditu eta ez die ezinezkotasunik ikusten.
4- Koenraad Van den Driessche, Geologian Doktorea. El problema de la falsedad/autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia: evidencias físicas. Beasainen bizi den Geokimika doktore belgikarrak (Ganteko Unibertsitateko irakaslea izandakoa da) alderdi fisikotik aztertu ditu piezak eta zantzu ugari aurkitu du benetakotasunaren alde.
5- Joaquín Baxarías Tibau Dr., mediku paleopatologoa, Associació catalano-balear de paleopatología eta Fundació académica de ciences médiques i de la salut de Catalunya y Balears-eko kidea. Informe preliminar de los restos óseos con inscripciones antrópicas procedentes de las excavaciones de Iruña-Veleia. Hezurrean egindako inskripzioak aztertu ditu (40 bat daude) eta benetakoak direla iritzi die.
6.- Hector Iglesias. Les inscriptions de Veleia-Iruña 3
| : | |
| CNRS : UMR5478 – Université Michel de Montaigne – Bordeaux III – Université de Pau et des Pays de l’Adour | |
7.- Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea.
8.- Emilio Ilarregi arkeologoa
9.- Carmen Fernandez Ochoa (arkeologian katedratikoa) eta Angel Morcillo doktoreak : “Dictamen científico sobre el método arqueológico de Iruña-Veleia”.
10.- Mikel Albisu geologoa “Análisis visual de 15 piezas arqueológicas de Iruña-Veleia por sus fotografías”.
12.- Eliseo Gil arkeologoa.
13.- Idoia Filloy (ikonografikoa, onomastika, latinezko testuak)
http://veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/55_adjunto1.pdf (3/4)
http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/54_adjunto1.pdf (2/4)
http://www.veleia.com/adjuntos/veleiaNoticias/53_adjunto1.pdf (1/4)
Veleiako fisikariak ez du ‘froga erabakigarriak’ argitzerik lortu. Berria
Urria 29, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaBerriro zalantzan jartzen dute CNRS frogak egin izana 68 ostrakei eta Cerdanen titulazioa. Berriako kazetariak ez du iturririk aipatzen eta Ruben Cerdanen aitorpenak ez dira argitaratu.
Eliseo Gilen lanaren aldeko txostenak
Maiatzaz geroztik, azterketa filologiko, egiptologiko eta arkeologiko gehiago aurkeztu dituzte
A.B. Gasteiz
Auzitegietako berriak ez dira Veleiaren inguruko bakarrak, maiatzaz geroztik, idazkunen benetakotasunen aldeko hainbat txosten kaleratu baitira. Juan Martin Elexpuru filologian doktoreak udaberrian aurkeztu zuen ikerketa filologiko bat, eta, berriki, Hector Iglesias filologoak txosten bat plazaratu du. Iglesiasek euskararen idazkunen benetakotasunaz jardun du bertan, baina baita Nefertiti izenaren benetakotasunaz eta m hizkiaren balizko presentziaz ere. Idoia Filloy zuzendariorde ohiak hiru txosten karrikaratu ditu epigrafiaz, ikonografiaz eta paleografiaz, eta Eliseo Gilek berak txosten arkeologikoa jarri du sarean, veleia.com webgunean.
Horietaz gain, Edward Cecil Harris arkeologoak aztarnategiko lana zuzena izan zela nabarmendu du, eta Ulrike Fritz hizkuntzalari eta egiptologoak Veleiako hieroglifikoak aztertu ditu. Koenraad Van den Driessche Geologian doktoreak alderdi fisikotik aztertu ditu frogak, eta Joaquin Baxarias Tibau mediku paleopatologoak, berriz, hezurretan egindako inskripzioak.
Hain zuzen ere, txosten horiek kontuan hartzeko eta froga gehiago egiteko herritar talde batek egindako eskaerari ez erantzutea erabaki du Arabako Diputazioak. «Nik ezin dut ulertu eztabaida hori berriro ere ireki nahi izatea», nabarmendu zuen Lorena Lopez de Lacalle Kultur diputatuak, hilaren 5ean Batzar Nagusietan egin zuen agerraldian. «Eztabaida zientifikoa bide administratiboa hasi baino lehen amaitu zen».
Diputazioa buru-belarri ari da Plan Zuzentzailea martxan jartzeko lanean, eta, EHUko Julio Nuñez irakasleak koordinatuta, hainbat aditu Iruña-Okako aztarnategiaren garai berriaren ingurura erakarri nahi dituzte orain. Tartean, Empuriesko aztarnategiko zuzendaria (Katalunia).
Veleia Elexpuru eta profanoak. Hasier Etxeberria
Urria 29, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunahttp://zuzeu.com/2009/10/29/veleiakoa-elexpuru-eta-gu-profanook/
Berdin dio Juan Martin Elexpuruk ematen duen hitzaldiak zein duen izenburua. Azkenean Iruña Veleiako afera nagusitzen da publikoaren artean. Kondena moduko bat izango da azkenerako Veleiakoaren inguruko saltsa, Bergarako filologo eta idazlearentzat.
Euskararen jatorriaz zuen izenburu Juan Martin Elexpururi entzun diogun hitzaldiak. Elgoibarren Gotzon Garateren omenetan antolatutako ekitaldiaren barnean izan da eta uste dut inoiz ez dela hainbeste jende bildu hitzaldi batera areto horretan: mukuru zegoen eta aulkiak ekarri behar izan dira nonbaitetik.
Kontua da han mundu guztiak zekiela ez dagoela euskararen jatorriari buruzko ezer berririk, baina gustura entzuten dira Elexpuruk esaten dituenak. Duela 20.000 urte edo, seguru asko, bertan sortua dela euskara, Garona ibaiaren euskal izena izan daitekeela, Gares eta abar bezala. Eta hitzak ez duela zertan etorririk latineko et kopulatibatik. Arbola hitza ez dagoela argi latinak guri ala geuk latinari emandakoa den, etc. Kontu polit askoak denak. (jarraitzen du)
Salatariak epaitegian Garan ere
Urria 25, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaSalatariek ez al dituzte irakurri Elexpuru, Koen, Filloy, Gil… Hector Iglesiasen txostenak ?
Salatariek berresten dituzte faltsutze salaketak
Urria 24, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunahttp://www.elcorreodigital.com/alava/20091024/alava/expertos-ratifican-ante-juez-20091024.html
Gorrotxategik, Lakarrak, Quiros-ek, Santos-ek eta Cipresek berresten omen dituzte faltsutze salaketa larriak epaitegiaren aurrean Eusko Trenak jarritako kereilan. Eusko Trenbide sareak kereila bera jarri zuen, Izagirre fiskalak artxibatzea eskatu zuen eta epaitegiak artxibatu zuen “salaketak frogatu gabe zeudelako”.
Les inscriptions de Veleia-Iruña 3. Hector Iglesias
Urria 23, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunahttp://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-00423946/fr/
Les inscriptions de Veleia-Iruña (version entièrement revue et augmentée d’un index alphabétique)
| 1 |
| (2009) |
|
|
| La découverte au cours des années 2005 et 2006 sur le site archéologique de Veleia-Iruña, dans la région de Vitoria, province basque d’Alava, d’inscriptions rédigées, les unes manifestement en latin populaire et tardif, et les autres assurément en basque, ou plus exactement en « proto-basque », des inscriptions datant selon toute vraisemblance du IIIe siècle de notre ère, voire d’une période allant du IIe au IVe siècle, a déclenché en Espagne une polémique des plus curieuses. Cette polémique, qui vue de France, ou de quelque autre pays européen, pourra surprendre, tant sur la forme que sur le fond, le spécialiste mais également le simple curieux intéressé par ces questions savantes, a pris une ampleur inhabituelle dans le monde de la recherche scientifique, du moins telle qu’on la conçoit en Europe occidentale. En effet, le déroulement de cette affaire, dont la presse, principalement basque et espagnole, s’est largement emparée, est à bien des égards, comme nous allons le constater à présent, tout à fait extraordinaire. |
| 1 : | |
| CNRS : UMR5478 – Université Michel de Montaigne – Bordeaux III – Université de Pau et des Pays de l’Adour | |
Bilabona 2009-10-22
Urria 23, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaEhun bat lagun Gurea zineman arratsaldeko 19etan, Elexpuru, Koen, Filloy eta Gil mahaiaren beste aldean, alboan Nafarroako kateak eta ikurrina. Elexpuruk agurtzen du jendea, eskerrak eman Aritza taldeari antolatzeagatik, historia pixka bat egin eta gogoratzen du irteeran Sos- Veleiaren alde sina daiteela. Hitza ematen dio Eliseo Gil arkeologoari.
Gilek irudiak lagunduta aztarnategiaren historia kontatzen du, indusketak eta azken urtetako gertakizunak. Argazki berriak erakusten ditu hainbat ostraka lurretik ateratzen. Prozedura kritikatzen du, defentsa eza, salaketak, lintxamendua, eztabaida zientifikorik ez dela izan.
Bigarrena Idoia Filloy eta bere azken txostenak laburtzen ditu irudiekin lagunduta, batzordekoei erantzuten. Gurutzeak, orrazkerak, jantziak, perspektibak, erotismoa, garaiko adibideak erakutsiz.
Hirugarrena Juan Martin Elexpuru, gogoratzen du hainbat lekutan azaldu direla grafitoak, Pompeia Valentina etxean, Arrosen geroglifikoaren etxean (6. sektorea) ostraka euskaldun asko, eta beste hamaika zundaketan. Gorrotxategi eta Lakarraren salaketak errefusatzen ditu, artikulua, San Milango “reja”, polita, azpimarratzen du euskaraz dauden ehun eta gehiago hitzetan ez dagoela bat ere eziznezkoa dena. Hector Iglesiasen txostena aipatzen du Gorrotxategi, Lakarra eta Velezquezen aurka.
Koen azkenik irudiak lagundurik, kritikatzen du Madariagaren txostena, bakarrik zortzi bat pieza aztertzen dituelako, ezer ez frogatzeko. Bere txostena laburtzen du argazkietan oinarriturik, ostraken adinaren froga fisikoak adierazle, geruza izkien gainean, errautsa ostraketan, buztin freskoan idatzitako ostrakak (egosi aurretik), hezur freskoan (gaztean) idatzitako izkiak eta abar.
Galdera eta erantzunak interesgarriak, gaueko hamarretan bukatzeko, hiru ordu motz gelditu dira, eta jendeak txaloekin agurtu ditu. Irteeran jendea Sos-Veleia eskaera sinatzen. Laster argazkiak eta bideoak. Eskerrak Aritza elkarteari.


