2009 Iraila hilabeteko artxiboa
Iruña Veleia historias para no dormir. DNA.
Iraila 13, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaEusko Trenbide Sarearen kereila artxibatzea Garan
Iraila 10, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaGilen kontrako Veleiako kereila bat, artxibaturik (Berria)
Iraila 8, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaEuskoTrenek eta Lurmen SM enpresak indusketa lanak hainbat urtez diruz laguntzeko ituna sinatu zuten 2001ean. 2004an, Eusko Trenbide Sarea enpresa sortu zen, eta, 2006tik aurrera, aldirietako trenak kudeatzen dituzten bi enpresaren artean banatu zuten Veleiako aztarnategirako diru laguntza saila. 2008ko amaieran, Arabako Diputazioak osatutako adituen batzordeak agertutako idazkunak aztertu eta faltsuak zirela ebatzi ondoren, bi enpresek diru laguntzarako hitzarmena kendu eta hitzarmena etetea erabaki zuten. Ondoren, kereila aurkeztu zuten Lurmen enpresaren aurka eta orain epaileak artxibatu du “ez dagoelako frogatuta infrakzio penalik”.
Grafitiak azaldu diren zundaketak zabaldu
Iraila 7, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna276 zundaketa egin zituzten Iruña Okan (2*2 lau M2) eta leku batzuetan grafitiak azaldu ziren, erraza da kata hauek zabaltzea, eta arkeologoek diotenez probablea da 1.700 urteko ostraka berriak azaltzea mundu guztiaren aurrean. Eliseo Gilek eskatu zuen batzordean baina ez zuten egin. Zergatik ez dute egiten?
Ehundaka salaketa ustezko faltsutzeagatik eta ez dago frogarik
Iraila 7, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaEhundaka salaketa “ustezko faltsutzeagatik” egin zituzten Komisioko batzuek (2005-2006 urteetan lurpetik atera zituzten 600 bat ostraketatik, 350 bat ostraka salatu dituzte faltsutzat) eta epaile batentzat ez omen dago frogatua infrakzio penalik. Madariagaren “pegamentua”, Cervantes edo Descartes, CuorM hizkiekin mendetako geruzaren pean, dozena gurutzeak… 1.700 urteko euskara zaharra faltsutzat salatua eta frogarik gabe.
Non daude Gorrotxategiren 68 faltsutze salaketak ?
Non Lakarraren faltsutze salaketa nabarmenak?
Non Juan Santos eta Pilar Cipresen 113 faltsutze salaketak?
Non Julio Nuñezen 110 faltsutze salaketak?
Non Isabel Velazquez-en 50 faltsutze salaketak?
Non Galan-en 12 faltsutze salaketak? Non Trebolen 15 faltsutze salaketak?
Salaketak ikaragarriak dira (350/600 bat ostraka faltsutzat salatuak) baina iritziak baino ez, eta inor ez zen bizi duela 1.700 urte eta frogatu egin behar dute. Hain “nabarmenak” izanik ustezko faltsutzeak ez daude frogatuak, “no aparece suficientemente justificada la perpetración de una infracción penal“.
Egindako kaltea ikaragarria da.
Epaileak Eusko Trenbide Sarearen kereila artxibatu du
Iraila 6, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaElexpuru: “Hurrengo asteetan etorriko dira albiste berriak beste alor batzuetatik ere, erakutsiko dutenak ez zela egon faltsifikaziorik, Batzorde Zientifikoak hanka sartu zuela leporaino, eta aurkitutako grafitoak, zantzu guztien arabera, benetakoak direla.”
Lurmen-etik joan ziren arkeologoak Nuñez-ekin lanean Armentian ?
Iraila 4, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaKulebroiaren beste atal bat, Julio Nuñez-ek salatzen ditu Filloy eta Gil, Lurmenetik joan ziren arkeologoek publikoki salatzen dituzte ere Filloy eta Gil… eta kasualitatez lanean hasten dira Nuñezekin.
Iruña Veleia defendatzen duten txostenak
Iraila 2, 2009 | Egilea: Ostraka euskaldunaAzken txostenak:
1.- Edward Cecil Harris arkeologoa.
2.- Antonio Rodriguez Colmenero historialaria ( Santiago Compostelako unibertsitateko Historia Antiguako katedratikoa)
3.- Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea.
4.- Koenraad Van den Driessche geologian doktorea: “El problema de la falsedad / autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia. Evidencias físicas”
5.- Joaquín Baxarías Tibau, paleopatologoa.
7 eta 8.- Beste bi Idoia Filloy.
Beste txostenak:
9.- Arkeologikoa Idoia Filloy eta Eliseo Gil (2007-5 ).
10.- Arkeologikoa 5. sektorea Idoia Filloy eta Eliseo Gil (2008-6).

