Iraila 29, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
http://drop.io/kepacastillo
Felix Lopezen arabera 29 ikertzaileek unanimitate zientifikoa emana zuten 2008-9-19an Arabako Foru Aldundian. Nor dira?
Gorrotxategiren txostena bakarrik azaltzen da data honetan sarrerarekin eta faltsutze salaketekin (guztira 70 ostraka, 35 bat euskaldunak) Arabako Foru Aldundiko webgunean:
http://www.alava.net/msginet2/Veleia/
Atalak: Iruña-Veleia |
Iraila 29, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
http://drop.io/kepacastillo
Felix Lopezen (Arabako Foru Aldundiko Patrimonioko burua) txosten honetan oinarritu zen Arabako Kultura diputatua Lorena Lopez de la Calle, Filloy eta Gil arkeologoei eskubideak kentzeko eta hedabide guztien aurrean kiskaltzeko Arabako Foru Aldundian 2008-11-19an. Gaur arte ez da argitaratu eta ez du ez sinadurarik ezta zigilurik ere (lau orri besterik ez du eta konfirmatu gabe dago).
2008-11-19an batzordearen txostenetatik, bakarrik Gorrotxategiren txostenak (2008-6-24) zuen erregistroko sarrera Arabako Foru Aldundian eta faltsutze salaketa larriak, 70 bat ostraka, 35 bat euskaldunak. Batzordekoek bost hilabetetan (ekaina-azaroa) ez zituzten Gorrotxategiren faltsutze salaketak ikertu. Gaur egun arte ez dira ikertu.
Gorrotxategik faltsutzat salatzen dituen 20 bat ostraka euskaldunak 32. zundaketatik ateratakoak ziren 2006-6-20/22etan, metro eta erdiko sakoneran azaldu ziren eta datatuak 1.800-1700 bat urtetan. Arkeologoek eskatu zuten beste kata batzuk egitea, geruza aberatsa iruditu zitzaielako eta probablea zelako ostraka euskaldun gehiago azaltzea. Zergatik ez ziren kata berriak egin ? Zergatik ez dira egiten adibidez 32. zundaketaren inguruan ?
Atalak: Iruña-Veleia |
Iraila 28, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
Hamar bat hilabetetan 100.000 (ehun mila) ziztada blogean, aste honetan beteko dira. Ikusten da gaiak interesa berezia duela. Egia esan ez genuen horrelakorik espero, eskerrik asko bloga ziztatzen duzuenei.

Atalak: Iruña-Veleia |
Iraila 27, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
Atalak: Iruña-Veleia |
Iraila 27, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
noticiasdealava.com/ediciones/2009/09/27/
Iruña-Veleiak ilusioa sortu zuen.
Bai, ilusioa, baina baita beldurra ere, bestearen bestekoa, ilusioa sor-tzen den neurri berean beldurra ere bai. Egia izango ote da, ez al gara liluratuko alferreko kontuetan eta abar. Eta azkenean badakizu nola amaitu den kontua: auzitegietan.
Nahasmena dago.
Bai, nik uste dut oraindik nahasmena dagoela horretan eta zoritxarrez hori gertatu dela, baina, badakizu, egia izan balitz oso polita izango litzateke, baina orainik ere misterio nobela honetan azken kapitulua ez da idatzi.
Aurreikusi al dezakezu bukaera?
Ni nobela poliziakoetan oso eskasa naiz. Normalean ez dut jakiten nor den hiltzailea eta erruduna askoz gutxiago. Itxaron egin beharko dugu.
Atalak: Iruña-Veleia |
Iraila 25, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
Iruña Veleiari buruz esaldi motz batzuk 18. minutuan:
http://www.eitb.com/audios/audio.php?id=251966&lang=es
Izagirre: “Arabako Foru Aldundia prezipitazioz aritu zen. Gaiak luze joko du. Bi posizio daude arkeologoek mantentzen dute grafitoak benetakoak direla, Arabako Foru Aldundiak eta batzordeko batzuk, faltsuak direla, ikusiko da demostratu behar dute”.
Atalak: Iruña-Veleia |
Iraila 23, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
Atalak: Iruña-Veleia |
Iraila 21, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
Maritxu Goikoetxea Gasteizko Udaleko zinegotzi ohia:
gara.net/paperezkoa/2009-09-21/
Oraindik ere grafito bakar bat faltsua dela frogatu gabe dagoenean, Gil eta Filloy bezalako pertsonak gaizkile arrunten tratua jasan beharra lotsagarria da
Iruña-Veleiako auziak alderdi zientifikoa du, batetik, eta pertsonala, bestetik. Ez naiz pertsona egokiena gai zientifikoaz jarduteko, nahiz eta nahikoa informazio dudan esateko gaur-gaurkoz ez dagoela frogatuta grafitoen faltsutasuna eta litekeena dela benetakoak izatea.
Auziaren alderdi humanora mugatuko naiz. Ez da denbora asko bi kaltetu nagusiak ezagutzen ditudala, Eliseo Gil eta Idoia Filloy aztarnategiko zuzendari ohiak. Ia beti ostraka eztabaidatuez mintzatu izan gara, gutxitan kalte pertsonalez, baina iritzi publikoak eurekin egin den izugarrikeria ezagutu behar duela pentsaturik, gauzak nola gertatu ziren kontatzeko eskatu nien. (jarraitzen du)
Atalak: Iruña-Veleia |
Iraila 18, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
http://paperekoa.berria.info/plaza/2008-10-08/038/004/Veleia_hizkuntzalariek_ezetz_diote.htm
Duela 11 hilabete, Euskaltzaindiaren Nazioarteko Biltzarraren lehen egunean, inork galdetu gabe bere ponentzian Gorrotxategik (Batzordeko sekretu pean) esan zuen Iruña Veleiari buruz:
«Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».
Aurretik Lakarrari galdetu zioten eta ez zuen ezer esan. Gorrotxategik hiru hilabete lehenago 2008-6-24an Arabako Foru Aldundian faltsutzat salatuta zituen 70 bat ostraka erdiak euskaldunak. 2008-11-19an Arabako Foru Aldundiak eskubideak kendu zizkionean Eliseo Gili eta Idoia Filloyri Gorrotxategiren salaketak bakarrik zeuden erregistratuta Arabako Foru Aldundian, gainontzeko salaketak (beste 300 bat) beranduago aurkeztu baitzituzten. 2009ko urtarrilean ezagutu ziren ostraken argazkiak (mila) eta faltsutze salaketen txostenak, Elexpuruk errefuxatu zituen Gorrotxategiren eta Lakarraren argudioak.
Atalak: Iruña-Veleia |
Iraila 15, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna
Duela hamar bat hilabete Almagrok (Gorrotxategirekin batera) zabaldu zuen eraso publikoa, artean komisiokoek “sekretu pean” omen zeudenean, nahiz eta Gorrotxategiren salaketek ekaineko Arabako Foru Aldundiko sarrera zuten. Orain Almagro eta Gorrotxategi isilik daude. Almagro-rentzat soberan daude ostraken mila argazkiak eta txostenen mila orriak, ez dute eztabaida beharrik.
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20081101/sociedad/hallazgos-iruna-veleia-broma-20081101.html
Atalak: Iruña-Veleia |