Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

2009 Otsaila hilabeteko artxiboa

Euskara sektore zigilatuan (5. sektorea UE 51144): SEME

Otsaila 27, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

11426 2005-8-12, 5. sektorea, UE 51144, X-, Y-, Z 245, tacito seme horacio virgilo salust,

Batzorde zientifikoko gehienek esaten dute ez dagoela euskararik sektore zigilatuan (5. sektorea UE 51144), baina ez da egia SEME azaltzen delako Gorrotxategiren txostenaren arabera. Beraz +MISCART, “marrak IP” (kalbarioa), CUORM… eta beste ostraka ospetsuekin euskara ere badago: SEME.

Kasualitatez argazkirik ez dute argitaratu nahiz eta mila bat erakutsi.

Ostraka euskaldunen aurkezpena (100 bat ostraka)

Otsaila 25, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

1.- Ostraka euskaldunen aurkezpena 100 bat irudi (80 Mb)

2.- Ostraka euskaldunen argazkien zerrenda (100 bat ostraka) : identifikazioa, data, transkripzioa (Gorrotxategi), CNRS analisia, salaketa…

2.1.- Elexpururen transkripzioa (laburpena)

2.2.- Elexpururen bideoak KM kulturunean 2009-2-23an (lau bideo 40 bat minutu)

3.- Ostraka euskaldunen 100 irudi eta zerrenda *.zip batean. (55 MB) 

Iturria eta eskubide guztiak: http://www.alava.net/msginet2/Veleia/  (mila bat irudi daude)

Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche hitzaldien kronikak

Otsaila 24, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

1.- Juan Martin Elexpururen hitzaldiaren kronika.

1.1.- Elexpururen laburpena

1.2.- Bideoa: Juan Martin Elexpuru KM kulturunean 2009-2-23an (lau bideo 40 bat minutu)

2.- Koenraad Van den Driessche hitzaldiaren kronika.

“La comisión científica-asesora de Iruña
Veleia: preguntas críticas’ .ppt

3.- Argazkiak

Koenraad  eta Elexpuru KM kulturunean 2009-2-23an.

4.- Bideoak

Iruña Oka argitu dezagun” komunikatua KM kulturunea 2009-2-23

Otsaila 24, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

1.- Komunikatua KM kulturunea 2009-2-23an

GARA-ren editoriala: Iruña-Veleiako auzia ez dago itxita

Otsaila 19, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

http://www.gara.net/paperezkoa/20090219/122813/eu/Iruna-Veleiako-auzia-ez-dago-itxita

 Iruña-Veleiako auzia ez dago itxita

 Orain dela bi urte eta erdi pasatxo Iruña-Veleian aurkitutako ustezko idazkunak iragartzeak sortu zituen zuhurtzia eta ezin disimulatuzko ilusioak ezinikusiak eta frustrazio bihurtu dira. Bide okerretik abiatutako auzia bide okerretik daramate oraindik aldeek. Atzo, Arabako Batzar Nagusietan, auziaren azken kapitulua gertatu zen… oraingoz. Lorena Lopez de Lacalle Kultura diputatuak aurkikuntzen benetakotasuna zalantzan jartzen zuen txosten bat ezkutatu izana egotzi zion Arabako Museo Arkeologikoko zuzendari Amelia Baldeoni. Astelehenean, berriz, Baldeonek esan zuen erantzukizunik bere gain hartu behar izango balu, bera «laugarrena» izango litzakeela erantzukizunen hurrenkeran, Aldundiko arduradunen atzetik, alegia. Auziak jarraitzen du, beraz, modu tristean jarraitu ere.

Baina aurkitutako epigrafeen ustezko faltsutasunaren gaineko eztabaida ere ez dago itxita. Aitzitik, gaur GARAk eskaintzen duen erreportajeak erakusten duenez, Interneten inoiz baino biziagoa da, eta hura bideratzen duten orrialdeek bisitari ugari dituzte. Hori euskal herritarrek beren historiaz eta kulturaz duten arduraren isla da, alde batetik; baina, bestetik, agerian uzten du herritarrek ez dutela ontzat jotzen kontu hori nola eraman duten, ezta Adituen Batzordeak ateratako ondorioa ere hein handian, eztabaidan parte hartzen duten lagun askoren blogetan ikusten denez. Auzia ofizialki bukatutzat jo zutenean, ordu arte izan ez zuen bizitasuna hartu zuen Interneten eztabaidak, harriduratik ezadostasunerainoko iritziei bide emanda, tartean zalantzak eta susmoak ugari direla.

Auzia ez dago itxita, edo gaizki itxita dago. Arabako Aldundia Adituen Batzordearekin ixten saiatu zen; hala ere, Kultura Saileko aurreko taldea gaizki kudeatzen hasi zena, ondoren hedabideetako txutxu-mutxu bihurtuta, zaila zen ixtea edo, behinik behin, ondo ixtea. Erantzukizunak dituen orok horiei aurre egin beharko lieke, zalantzarik ez, baina instituzioek erantzukizunak banatu ez ezik, bereak onartu ere egin beharko lituzkete.

Zalantzak hasi dira Gara-n

Otsaila 19, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

gara.net/paperezkoa/20090219/122812/es/Internet/extiende/las/dudas/en/torno/a/la/falsedad/de/los/hallazgos/de/Veleia/

La polémica de Iruña Veleia sigue viva en la red

Internet extiende las dudas en torno a la falsedad de los hallazgos de Veleia

KM kulturunea 2009-2-23 hitzaldiak: Iruña Veleiako euskara 100 iruditan

Otsaila 17, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

 

19etan:

Iruña Okako euskara 100 iruditan:

1.- Agurra eta historia pixka bat.

2.- Iruña Oka komunikatua eta 100 atxikimendu,

3.- Iruña-Oka argitu dezagun” komunikatu berria irakurri.

4.- Juan Martin Elexpururen hitzaldia: “Iruña Veleia seguru zaudete?”
eta testu azterketa.

5.- Koenraad Van den Driessche Geologian doktorearen hitzaldia:
Conferencia del sr. Koenraad Van den Driessche doctorado en
geología :

‘La comisión científica-asesora de Iruña
Veleia: preguntas críticas’

6.- Ostraka euskaldunen proiekzioa eta irakurketa.
Ostraka euskaldunak proiektatuko dira:
Ostraka euskaldunak 100 bat.zip (55 Mb)

Ostraken informazioa emango da identifikazioa, analisiak, transkripzioa, salatuak dauden, nork, zergatik. Animatuko  da jendea irakurtzera 1.700 urteko euskara.

7.- Eztabaida 20.30etan.

8.- Amaiera 21etan.

Iruña Oka argitu dezagun plataforma.

1.700 urteko euskara Elexpururen arabera

Otsaila 15, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

Juan Martin Elexpururen testu azterketa.pdf

EUSKARAZKO OSTRAKETAKO HIZTEGI TXIKIA

ABRAHAN

AMA (9) AM. (2)

ANA (?)

ARAINA: arraina

AROS: arrosa? Kolorea

ATA (11): Aita. Batzuetan familiakoa,gehienetan zerukoa

ATHER ostraka.mundua.com. Ez dugu argazkietan aurkitu)

BA

BADI: bedi ziurrenik

BANA: baina?

BER  ostraka.mundua.com. Ez dugu argazkietan aurkitu)

BIITA: b(el)t(z)a, agian

BIITI

BISI (2), VICI (1)

CISTIANA: pertsona izena

CORNII: Cornelio/a

DAN  ostraka.mundua.com. Ez dugu argazkietan aurkitu)

DIINOS, DIINO: pertsona izena?

EDAN, EDA

EGIN

ELOSI: pertsona izena dirudi

ENE  ostraka.mundua.com. Ez dugu argazkietan aurkitu)

ENTV: ent(z)u(n)? (Lakarraren txostenean aipatua, ez dugu argazkietan aurkitu)

ERRE  ostraka.mundua.com. Ez dugu argazkietan aurkitu)

ESKON

ESQUERO (Lakarraren txostenean aipatua, ez dugu argazkietan aurkitu)

ESTA: ez da?

GAV: kontestuagatik “gaur” dirudi.

GI(DA)TV? Ez da ongi irakurtzen

GIIVRII (6)

GIV: geu-ren errata?

GORI (3), GORY (1)

IAN (2)

IAVIII (Ik. YAVHII)

IIISVS

IITXII? Etxe??? ala et XII (zenbakia), ala II t x (separazio aspa) III (?)

ILTA (2): il ta (hil da) ziurrenik

ISAR

ISON?  ostraka.mundua.com. Ez dugu argazkietan aurkitu)

IVAN

IZANA

LA (atzizki sintaktikoa?)

LABA: alaba

LAGVN

LAIKII (LAIRII?): leike laguntzailea? Laire izen propioa?

LVRA? (zure ere irakur daiteke)

MARCVS

MARIA

MIRIAN

MIRTO: pertsona izena

MONA: amona

NA (4) naiz aditz laguntzailea?

NAIA (2): anaia, gure ustez

NIIBA (2)

NIIRII

NIIV (8)

NIIVRII (8)

NOVA, NOVVA (Ik. Veleia)

OSO, OSOV

POLITA

RIIBA. Arreba

RIIINY? reiny? (13364)

ROMAN (2): Erroman

SABA: osaba

SANTV

SIIBA: izeba

SVA

TA (10) Batzuetan eta, beste batzuetan da laguntzailea

TV (6) du laguntzailea dirudi.

VDIA (VOIA?) ? (15924)

VICI (Ik. bisi)

VIILIIIA (2): Veleia

VIILIIIAN (4)

VIILIIIA NOVA , VIILIIIA NOVVA

VR, VRA

VRDIN (2)

VRTII, VRT

YAVHII (3) IAVII (1)

ZII (?)

ZVRII (2), ZVR. (1)

ZVTAN (6)

ZVTI(K?) (15924)

Juan Martin Elexpururen testu azterketa.pdf 

Veleia eztabaida darrai. Berrian

Otsaila 15, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

Veleia eztabaida darrai. Berrian.

Iruña Veleia seguru zaudete? Martin Elexpururen artikulua

Otsaila 14, 2009 | Egilea: Ostraka euskalduna

 Iruña_Veleiaseguru zaudete? Berrian.

Iruña Veleia seguru zaudete?

Testu azterketa *.pdf

“Eskerrak bereziki ostraka.mundua blogekoei, gune horretatik informazio ugari jaso baitut lantxo hau burutzeko.”

Eskerrak zuri Martin Elexpuru artikulua eta testu azterketa idazteagatik.


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios