Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

2008 Azaroa hilabeteko artxiboa

Misterio gehiegi. Anjel Lertxundi Berria.info-n

Azaroa 13, 2008 | Egilea: Ostraka euskalduna

berria.info 2008-11-07

Hitz beste Anjel Lertxundi

Misterio gehiegi

Hasieran, euforia guztizkoa ekarri zuen aurkikundeak. Gero, zalantzaren harra agertu zen: eztabaidatxoak ere izan ziren aurkikundeen benetakotasunaren gainean. Segidan, zuhurtasunaren izenean, isiltasun erabatekoa egin zen, eta dagoeneko bi urte pasatu dira. Esan beharrekoak esatea gero eta gehiago atzeratu, orduan eta handiagoak izan litezke kalteak.

Ez da astebete aurre-historiako katedradun bat ikusi dugula Euskal Herriko periodiko salduenean den-dena txantxa bat edo iruzur bat izan dela argudiatuz nahiko zuzen eta gordin. Salaketa larria zen oso. Nik dakidala, ez da erreakzio publikorik izan.

Iruña–Veleiako aztarnategiko auzian ez dago balizko aurkikundeen balioa bakarrik jokoan. Asko gal genezake, euforiatsuenak ere ikusi beharko lukeen kontua da, eta kezkatuta gaude; hasierako euforia apartsuaren ondorengo isiltasun astunaren mende.

Misterio gehiegi. Zain segitzen dugu.

Iruña Okako salaketa zuzena El Correo-n

Azaroa 13, 2008 | Egilea: Ostraka euskalduna

 Martin Almagroren salaketa larriak 2008-11-1ean.

Iruña Okako euskara zaharrak sortzen duen beldurra

Azaroa 13, 2008 | Egilea: Ostraka euskalduna

Artikulua Noticias de Alava egunkarian 2008-10-29:

Iruña Okako euskara zaharrak sortzen duen beldurra

Beldurra askea da eta bakarrik pentsatzeak dogmatiko batzuen frogatu gabeko teoriengatik, arkeologo, antropologo, historialari, arte aditu… belaunaldi oso bat galdu daitekeela zientziarako Euskal Herrian, benetako ikara ematen du.

Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Iruñeko batzarrean 2008-10-8an

Azaroa 13, 2008 | Egilea: Ostraka euskalduna

 Gorrotxategiren adierazpenak Berria.info-n

“Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Iruña Okako ostraka euskaldunekin zerikusirik duen informazioa biltzeko gunea

Azaroa 12, 2008 | Egilea: Ostraka euskalduna

Iruña Okako harresia Haritz Rodriguezen irudi polita:

Iruña Oka harresia (Haritz Rodriguez)

ostraka-euskalduna-sinadura.JPG

Sinadura

ostraka-euskalduna-sinadura1.JPG


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios